Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

TFG-Profesorado-Odontologia

Odontologia graduko irakasleak. Gradu amaierako lana 2021/2022

UPV/EHUko posta korporatiboa

Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. Normalean erabiltzen ez baduzue, zuen posta elektronikora berbidera dezakezue, erantsitako dokumentuko argibideei jarraituz.

Data garrantzitsuak

Ikasleen tutoretza

GRALen gaiari buruzko borondatezko akordioa

Ikasleekin zuzenean adostu ahal da tutoretza GRALeko gai bat egiteko.

Noiz?

2021eko irailaren 13a baino lehen.

Nola?

Irakasleek mezu elektroniko bat jasoko dute ikasle batek gai bat bere zuzendaritzapean matrikulatzen duenean, eta proposamena GAUR-en onartu beharko dute.

Fakultatearen GRALen eskaintza

Ikastegiko irakasle guztiek lankidetzan jardun beharko dute zein bere sailarekin, gradu amaierako lanen urteko eskaintza egiteko. Ikasleek aukera egingo dute ikastegian eskainitako gaien artean, eta norberaren espedientearen arabera esleituko dira.

Noiz?

2021eko irailaren 13tik urriaren 8ra arte.

Nola?

Eskaintza GAUR bidez egingo da horretarako ezarritako epean (sailaren bidez jakinaraziko da). Irakasleek mezu elektroniko bana jasoko dute esleitutako ikasle bakoitzeko.

Tutoretza prozesua eta lana egitea

Tutoretza

GRALa egin bitartean ikasleak, gutxien dela, aurrez aurreko hiru tutoretza saio egingo ditu zuzendariarekin (hasierakoa, tartekoa eta amaierako tutoretza).

GRALaren egitea

Nola?

Lanaren memoria eta ahozko defentsa hizkuntza berean egin beharko dira; hizkuntza hori GAUR-en inskribatuko da. GRAL egiteko jarraibideak dokumentu hauetan daude jasota:

Gainera, material hau kontsultatzea gomendatzen dizuegu:

Defentsa eskaera baliozkotzea eta txostena GAUR-era igotzea

Noiz?

Zuzendariak (eta zuzendarikideak, hala badagokio) GAUR aplikazioaren mezu bat jasoko du unibertsitateko postan, eguna baino lehen ekintza batzuk egiteko eskatuz.

  • 2022ko maiatzaren 5etik 10era arte, lehenengo deialdirako
  • 2022ko ekainaren 16 eta 17an, bigarren deialdirako

Nola?

Ikasleek egindako defentsa eskaera GAURen baliozkotu beharko dute, txosten ofiziala bete eta GAURera igo pdf formatuan.

Epaimahaiak

Nola?

Epaimahai bakoitzeko kide guztiek honako hauek jasoko dituzte ebaluatu beharreko pertsona bakoitzeko:

  • ADDIko mezu elektroniko bat, GRALeko memoria deskargatu ahal izateko esteka batekin.
  • GAUR-etik bidalitako mezu elektroniko bat,GRALaren tutoretzaren txostena erantsita duena.
  • Kalifikazioak GAUR bidez egiten dira, graduko gainerako irakasgaiak bezala.

Arautegiak

Inprimakiak

Harremanetarako

Maria Jesus Alonso
Ikastegiko teknikaria