Desarrollo de la conciencia lingüística del alumnado a través del enfoque multilingüe
«I+D+i Proiektuak» EDU2015-63967-R
Ikertzaile nagusia:
Jasone Cenoz
Ikertzaileak:
DREAM ikertaldeko kideak
Denboraldia:
2016-tik 2019 arte
Deskribapena:
Proiektu honen helburua hizkuntza-gaitasuna hobetzea da kontzientzia linguistikoa eta metalinguistikoa indartuz, esku-hartze pedagogiko baten bidez. Ikerketaren abiapuntuko hipotesia da ikuspegi pedagogiko eleaniztun batek kontzientzia linguistiko eta metalinguistikoaren garapena sustatuko duela, eta horrek hizkuntza-gaitasun eleaniztun handiagoa ekarriko duela hizkuntzak banaka hartzen dituen ikuspegi pedagogiko elebakar tradizionalarekin alderatuta.
Proiektuaren emaitzek, nazioko eta nazioarteko kongresuetan aurkeztuak eta argitalpen ugaritan islatu direnak, adierazten dute esku-hartze pedagogikoak eragin positiboa duela kontzientzia linguistiko eta metalinguistikoaren garapenean, eta era berean, hizkuntza-gaitasun eleaniztunaren garapena ere sustatzen duela.