Eli Arocena

Eli Arocena

(Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Nazioartean irakasle aritu ondoren, Elizabeten espezialidadea hizkuntzen irakaskuntza testuinguru eleanitzetan da. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean Hizkuntza eta Literaturaren Didaktikaren sailean eta European Master in Multilingualism and Education (EMME) masterrean irakasle da. DREAM (Donostia Research group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeko kide da 2010etik eta bertan ikerketa lan askotarikoak egin ditu, beti ere hezkuntza eta eleaniztasun arloan. Nazioarteko konferentzietan parte hartutakoa da eta taldekide batzuekin, besteak beste, Teachers’ beliefs about multilingualism in a course on translanguaging (2020) eta Teachers’ beliefs in multilingual education in the Basque Country and in Friesland (2015) ikerketa artikuluak argitaratu ditu. Elizabetek Euskararen eta gaztelaniaren erabilera ingeleseko irakaskuntza-saioetan (2018) artikulua ere argitaratu du. Baita ere, Elizabetek zenbait liburu eta kapitulu argitaratu ditu beste lankide batzuekin batera hizkuntzen irakaskuntza hizkuntza gutxitu bat dagoen testuinguru eleanitzetan gaiaren inguruan. Doktore tesia Multilingual Education: Teachers’ Beliefs and Language Use in the Classroom 2017an burutu zuen eta irakasle gisa lan egiten du lehen eta bigarren hezkuntzako hizkuntza irakasleen formakuntzan.