READ WITH MEE
Read with Multilingual Early Education irakurketa eleaniztun goiztiarra sustatzeko Erasmus + KA2 proiektua da.
Ikertzaileak:
Eider Saragueta (IP), Oihana Leonet (IP), Elizabet Arocena eta Ana Campos
Denboraldia:
2024-tik 2026 arte
Deskribapena:
Proiektu honen helburuak bi dira: alde batetik, haur eleaniztunekin irakurketa interaktiboa zein dialogikoa sustatzea, bereziki hezkuntza-testuinguruan arreta gutxi jasotzen duten hizkuntzetan. Bestetik, haurrentzako eduki digital berritzaileak sortzea, jolasean oinarritutako ikaskuntza erabiliz. Horretarako, honakoak garatzen ari gara:
- Eskuliburu digital bat, irakurleei alfabetatze eleaniztunaren garapenari buruzko informazioa emango diena.
- Bideo laburrak gaian adituak direnek irakurketa interaktibo zein dialogikoari buruzko kontzeptuak azaltzeko.
- Eskoletako praktika onak erakusteko bideoak irakurketa interaktibo zein dialogikoari buruzkoak.
- Joko eleaniztun eta interaktibo bat, 2-6 urte bitarteko haurrek heldu batekin jolasteko.
- Liburutegi birtuala, liburu eleaniztun eta inklusiboez osatuta.
Proiektua Mercator European Research Centre erakundeak koordinatzen du, zeina Herbehereetako Fryske Akademy-n kokatzen den. Era berean, UPV/EHUko Donostia Research group on Education and Multilingualism (DREAM) iker-taldea elkarlanean ari da NHL Stenden University of Applied Sciences (Herbehereak), ATiT (Belgika), Trinity College Dublin (Irlanda) eta 8D games (Herbehereak) aditu, ikerlari eta teknikariekin.