Albisteak

Eduardo Gudynasek "Ondo Bizitzea" zer den aztertuko du, ohiko garapenaren alternatiba gisa

BILBO, Otsailaren 26an

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/18

Lekua: Gela 1.3; UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Ordua: 12.00
Asistentzia baieztatu behar da: ecofron.euskadi@ecofron.orgoficop@ehu.eus

"Ondo bizitzea" quechuazko Sumak Kawsay-ren itzulpena da. Hitzez hitz, "bizitza duina, bete-betean" esan nahi du.

"Ondo Bizitzea" filosofiak proposatzen du mundua ezin dela "ni"-tik ulertu; komunitateko pertsona guztion eragin-truketik eta naturarekin dugun harremanetik ulertu behar da; izan ere, biak dira osagarriak eta banaezinak, eta, horrez gain, gauza guztiak ez merkaturatzearen alde egiten du. Hala, gure gizartea eraikitzeko modu berri bat erakusten digu, naturarekin orekan eta geure bizitzak bete-betean biziz.

Hala ere, ez dago "Ondo Bizitze" bakarra. Eduardo Gudynasen hitzetan, "Ondo Bizitzeak" ideia multzo bat hartzen du, hain zuzen ere, garapenari buruzko ohiko kontzeptuen erantzun eta alternatiba gisa sortutako ideien multzoa.

Eduardo Gudynas CLAESko (Centro Latino Americano de Ecología Social) ikertzailea da.