JARDUNALDIA. ARRAZAKERIA ETA OSASUN-ARRETA: IKUSEZINAK DIREN DESPAREKOTASUNEI AURRE EGITEA
2025eko apirilak 10 | Juliana Agirrezabala Aretoa | Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV-EHU)
Arrazakeria gizarte guztietan dagoen osasunaren determinatzaile bat da, eta eragin handia du biztanleria arrazializatuetan, morbilitate eta hilkortasun goiztiar handiagoa eraginez. Osasun-sistema arrazakeria gauzatzen den erakundeetako bat da, eta funtsezko oztopoa da osasun-laguntza ekitatibo bat jasotzerakoan, gizarteko maila orotan jarduten baitu, egiturazkoetatik hasi eta pertsonen arteko hartu-emanetaraino.
Europako testuinguruan, osasun-arretan ematen den arrazaren araberako diskriminazio-praktikei buruzko ebidentzia zientifikoa mugatua da, eta gainera, honi buruzko hausnarketa eta ezagutza partekatzeko espazioak falta dira. Diziplinarteko ikuspuntu batetik eratutako espazio hauek, esparru klinikoaz gain, biztanleria arrazializatuaren arreta hobetzearen alde lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeen ekarpenak jaso beharko lituzkete.
Jardunaldi honek azalpen teoriko-kontzeptualak eta mahai-inguruak uztartuko ditu, osasun-sistema ekitatiboago baterantz aurrera egiteko estrategien inguruko hausnarketa bateratua ahalbidetuz.
Jardunaldiko bideoak sartu ahal izango dituzu programan eskuragarri dagoen esteken bidez beherago!

EGITARAUA
GOIZEKO SAIOA
9:00-9:15 INAUGURAZIOA | Inagurazioaren bideoa
Pedro Gullón Tosio. Osasun Publikoko eta Osasun Ekitateko Zuzendari Nagusia, Espainiako Osasun Ministerioa
9:15-10:00 HASIERAKO PONENTZIA | Inagurazioaren bideoa eta ponentziaren itzulpena
Osasun-desparekotasunak eta diskriminazio-esperientziak osasun-zerbitzuetan
Stephani Hatch, King’s College London
10:00-10:15 GALDERAK ETA EZTABAIDA
10:15-10:45 PONENTZIA.
Arrazializatutako pertsonek Europan osasun-eskubideak izateko dituzten oztopoak: Zer dakigu eta zer ez dakigu oraindik? Yolanda González-Rábago, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), OPIK Ikerketa Taldea | Ponentziaren bideoa
10:45-11:00 GALDERAK ETA EZTABAIDA
11:00-11:30 ATSEDENALDIA - KAFEA
11:30-13:00 MAHAI-INGURUA
NOLA EGIN AURRE ARRAZAKERIA ESTRUKTURALARI KONTSULTATIK? | Mahai-inguruaren bideoa
Erakunde-mailako arrazakeria osasun-langileen eskuetan (arrazializatutako langileak barne) Quinndy Akeju, Erizaina Osakidetzan – Euskal Osasun Zerbitzua, Afrocolectiva
Arrazializatutako pertsonek jasotzen duten arreta: emakumeen kasua. Najoua Guelai, Familia eta Larrialdietako Medikua, Sierrallana Ospitalea, Kantabria
Lehen mailako arretako kontsulta espazioa entzute-leku gisa: aurreiritzien erronkak. Luis Gimeno-Feliu. Familia eta Komunitateetako Medikua. Aragoi
Diziplina anitzeko ikuspegi anti-arrazistak. Noha El-Haddad Boufares, Familia eta Larrialdietako Medikua, Espainiako Neska Musulmanen Elkartea (ACHIME)
Moderatzailea: Erika Valero Alzaga, OPIK Ikerketa Taldea (UPV/EHU)
13:00-13:30 GALDERAK ETA EZTABAIDA
13:30-15:00 BAZKARIA
15:00-15:30 PONENTZIA | Ponentziaren bideoa
Osasun-arretarako sarbidearen oztopoak Euskadin: CASSIN-en artatutako pertsonen profila eta osasun-eskubidearen urraketak
Elena Rodríguez Álvarez, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), OPIK Ikerketa Taldea
15:30-17:00 MAHAI-INGURUA.
OSASUNEAN EMATEN DIREN ARRAZA-DESPAREKOTASUNAK MURRIZTEKO ARRAZAKERIAREN AURKAKO AKTIBISMOA: HIRUGARREN SEKTOREAREN ESPERIENTZIA | Mahai-inguruaren bideoa
Bilboko Arreta Soziosanitarioko Zentroaren (CASSIN) esperientzia
Xabier Aguirre, Munduko Medikuak Euskadi
Antiarrazismoa osasun-ekitaterako
Mba Bee Nchama, Osasunerako Arraza-Ekitatearen Plataforma (PERSA)
Osasun-turismoa eta beste mitoak: osasun-bazterkeriaren 12 urteetan erakunde-mailako arrazakeriaren formak
Marta Pérez Pérez, Yo Sí Sanidad Universal
Kultura arteko bitartekaritza desberdintasunak eta arrazakeria prebenitzeko tresna gisa
Nacho Peña, Salud entre culturas
Moderatzailea: Estibaliz Gil Miguel, Munduko Medikuak Euskadi
17:00-17:30 AZKEN ONDORIOAK.
Osasun-arretako arrazakeria aitortzeko eta lantzeko proposamenak | Azken ondorioen bideoa
Daniel La Parra Casado, Alacanteko Unibertsitatea
Nola iritsi Bilboko Hezkuntza Fakultatera?

Kokapena
Bilboko Hezkuntza Fakultatea Leioan dagoen UPV/EHUko Bizkaiko Canpusean kokatzen da (Sarriena Auzoa z/g).
Nola iritsi…
…Garraio publikoz (autobusez) bazatoz:
Bizkaibus enpresak Bizkaiko hainbat udalerritatik iristen diren autobus linea ezberdinak eskaintzen ditu Bizkaiko Campusera. Hemen kontsulta daitezke guztiak. https://www.bizkaia.eus/es/web/bizkaibus/lineas
Bilbotik, hiria eta UPV/EHUko Bizkaiko Campusa batzen dituzten lineak hauek dira:
- A2318: Termibus - UPV/EHU (Autopistaz)
- A2312: Zabalburu - UPV/EHU (Juan de Garay)
- A2314: Bilboko Abandoko geltokia - Erandiogoikoa - UPV/EHU
- A2321: Santutxu - UPV/EHU (Autopistaz)
- A2324: Bilboko Abandoko geltokia eta Udaletxea - UPV/EHU (Enekuri)
…Autoz bazatoz:
Autoz bazatoz, Google Maps aplikazioan Hezkuntza Fakultatearen kokapen esteka hau jarraitu besterik ez daukazu: https://maps.app.goo.gl/o8LKpPXtgHEerrhP9
ANTOLATZAILEAK

FINANTZATZAILEAK
