Genero-desberdintasunak, osasun mentala eta medikalizazioa

Genero-desberdintasunak, osasun mentala eta medikalizazioa

Ikerketa-ildo honetan genero-desberdintasunek osasun mentalean eta psikofarmakoen kontsumoan duten eragina aztertzen da, ikuspegi intersekzional batetik. Honen bitartez, bestelako gizarte-desberdintasun ardatzek –hala nola, klase sozialak, arraza/etnia edota adinak-, generoarekin batera osasunean duten eragina kontuan hartzen da. Erabilitako ikuspegi metodologikoa mistoa da, kualitatibo eta kuantitatiboa, eta ikertutako eremu geografikoak Euskadi, Espainia eta Europa hartzen ditu.

Egun, hainbat ildo edo proiektu daude martxan:

  1. Psikofarmakoen kontsumoak haur eta nerabeetan duen bilakaera eta kontsumoak dituen gizarte-desberdintasunak aztertzea (PSICOFARGEN).
  2. Helduen osasun mentalaren medikalizazioan genero-desberdintasunak duen eragina aztertzea.
  3. Intersekzionalitatea osasun mentalean: klase soziala, arraza eta generoa osasun mentalaren determinatzaile gisa.
  4. Osasun mentaleko politikak genero-ikuspegitik aztertzea.

Genero-desberdintasunak, osasun mentala eta medikalizazioa - 2.zatia

Lehenago, 2019tik 2023ra bitartean, Osasun mentala, Medikalizazioa eta Generoa: desberdintasunen eta beren faktore determinatzaileen analisia proiektua (SAMEGEN) garatu zen.