Funtsezkoak ez diren aldaketak (jarraipena)

Jarraipenaren bidez Unibasq-i jakinarazi behar zaizkion aldaketak Unikuden grabatu behar dira autotxostenean azaltzeko.

Prozedura:

1. Aldaketarako ekintza bat sortu Unikuden.

2. Ekintzaren testuan argiro identifikatu eta zehaztu behar da zertan datzan aldaketa bakoitza eta haietako bakoitza arrazoitu beharko da haren egokitzapena baloratu ahal izateko. 

3. Gero, ikastegiak Unikuden sortutako ekintza Gestio Akademikoaren Zerbitzura bidaliko du, baita Batzorde Akademikoaren eta Ikastegiaren erabakia ere, beharrezkoa izanez gero.

Hauek dira jarraipen autxostenean Unibasq-i jakinarazi behar zaizkion doktorego programaren aldaketa batzuk:

  • Irakaskuntzaren plangintzan, irakasleetan eta baliabideetan eragiten ez duten eta ikasle berriei eskainitako plazak
  • Gaitasunen idazketaren edo egituraren hobekuntza
  • Onarpenerako irizpideak
  • Pertsonal akademikoa eta bestelako giza baliabideak
  • Baliabide materialak eta zerbitzuak
  • Prestakuntza osagarriak
  • Prestakuntza jarduerak eta mugikortasuna
  • Ikerketa lerroak (izena)