Irakasleak doktorego programetan sartzeko prozedura

Irakasle bat programan sartzeko eskaria programako koordinatzaileak egin beharko du Unikuderen bidez (EZ erabili Internet Explorer, aplikazioa ez dabil-eta nabigatzaile horrekin).

Doktorego programa batean sartzeko, baldintza hauetako bat bete behar da:

  • Gutxienez, ikerketa tarte bat (seiurteko bat) aitortua izatea edo
  • Ikerbasque irakaslea izatea edo
  • Irakasleak ezin badu seiurtekorik aurkeztu bere izaeragatik (atzerritarra delako, UPV/EHUtik kanpokoa etab.), bost ekarpen zientifiko garrantzitsu aurkeztea, eta Graduondoko Batzordeak haiei onespena ematea.

Prozedura:

1. Unikuden aldaketa ekintza bat sortuko dugu irakaslea programan sartzeko eskatuz, eta dokumentazio hau erantsiko dugu:

a. Batzorde Akademikoaren erabakia.

b. Eskari orria irakaslearen datuekin.

c. Beren izaeragatik (atzerritarrak izateagatik, edo UPV/EHUtik kanpoak etab.) seiurtekorik aurkeztu ezin duten irakasleentzat: bost ekarpen zientifiko garrantzitsu, Graduondoko Batzordearen eredu ofizialak erabiliz. Ekarpen bakoitzerako aurkeztu beharko dira kasuan kasuko kalitate adierazleen ebidentziak, CNEAIren irizpideen arabera. (Graduondoko batzordearen irizpideak ekarpen adierazgarriak aurkezteko).

d. Programan parte hartzen ez duten sailetako irakasleentzat:  saileko kontseiluaren baimena.

e. UPV/EHUtik kanpoko irakasleentzat: ikerketa tartearen (seiurtekoaren) ziurtagiria eta unibertsitateko edo erakundeko organo eskudunaren baimena.

2. Doktorego Eskolari (DOKe) jakinaraziko diogu ekintza burutu dugula eta dokumentazioa aurkeztu dugula.