Irakaskuntza gidaliburuen aldaketa

Irakaskuntza gidaliburuak eguneratu ahal dira akademi ikasturte bakoitzean ezarritako epean. Eguneratuta beharko dute egon matrikula egiteko epea hasi baino lehen. Ikasturteari hasieratik aurrera ezin izango da aldaketarik egin irakaskuntza gidaliburuetan, ez bada aldaketa ezinbestekoa dela, eta, edozelan ere, egun horretatik aurrera sailetako zuzendariek ez bezte inork egin ditzake aldaketok.

Irakasgaiaren irakasle koordinatzailea da eguneratzeko arduraduna, GAUR aplikazioak irakaskuntza gidak mantentzeko duen programaren bidez. Irakasle hori ez bada irakasgaiaren ardura duen sailekoa, sail horri agindu beharko dio eguneraketa.

Unibertsitate arteko masterren kasuan, kanpoko unibertsitateei dagozkien irakasgaiak masterreko arduradun sailak eguneratu ahal izango ditu “Irakaskuntza-eskaintza” profilaren bidez.

MAL eta kanpoko praktiken irakaskuntza gidak ikastegiko praktiken arduradunak eguneratu ahal izango ditu “Guías docentes Practicum” profilaren bidez.

Irakaskuntza gidako zenbat atal ez daiteke eguneratu zuzenean, hauen aldaketa Unibasq-i jakinarazi behar zaiolako jarraipen autotxostenean. Honako hauek dira atalok eta honako hau aldatzeko prozedura:

 

Irakasgaiaren gaitasunak

Egin ahal dira jarraipenaren bidez, esanahia aldatu ez baina gaitasunen hasierako idazketa hobetzeko aldaketak bakarrik edo beren egitura argitzeko, gaitasunak irakasgaien artean duten banaketa birformulatuz.

Gaitasunen idazketa edo banaketa aldatzeko, masterreko arduradunak Unikuden sortu behar du aldaketarako ekintza bat, eta bertan zehaztu beharko du aldaketa zertan datzan eta Gestio Akademikoaren Zerbitzura bidali beharko du (seccion.planesdeestudios@ehu.eus). Nahitaezko irakasgaien gaitasunak aldatzeko, masterreko batzorde akademiko eta ikastegiaren erabakia erantsi behar da.

 

Ikaskuntzaren emaitzak, prestakuntza jarduerak eta ebaluazio sistemak

Masterreko arduradunak aldaketarako ekintza bat sortu behar du Unikuden, bertan zehaztuz aldaketa zertan den eta hori arrazoituz.

​​​​​​​Irakasgaiaren irakasle koordinatzaileak edukiak eguneratuko ditu GAUR aplikazioak irakaskuntza gidak mantentzeko duen programaren bidez.