ARGAZKI ZIENTIFIKOEN LEHIAKETA 2021
Nork parte hartu dezake?
• POLYMATeko Doktoradutza ikasleak
• Aurreko edizioen irabazleak ezin dute parte hartu.
• Jasotzeko epea: 2021ko Urtarrilaren 31a.
• Dokumentuak e-mailez bidali behar dira helbide honetara: polymat@ehu.eus
Igorri beharreko informazioa
Word txantiloia erabili ondorengo informazioa gehituaz:
• (Material polimeriko baten argazki bat, erabilitako teknika zehazki deskribatuaz (SEM, TEM, ...) eta eskala garbi adieraziz. Gainera laginaren prestaketaren azalpen zehatza gehitu behar da).
• Tesi proiektuaren laburpena (gehienez 200 hitz).
• Argazkiaren izena eta deskribapena tesiaren kontestuan edo ikerketa egin den proiektuaren kontestuan.
• Tesiaren zuzendaria (k).
• Dokumentu osoaren papereko bertsioa.
Ebaluazio-irizpideak
- Tesiaren edo proiektuarekin duen erlazioa eta irudiaren interpretazioa eta argazkia lortzeko laginaren prestaketaren xehetasunak (%25)
- Irudiaren estetika (%25)
- Irudiaren kalitatea (%25)
- Argazkia lortzeko zailtasuna (%25)
Lehenengo bi irizpideak POLYMAT institutuko kontseiluak ebaluatuko ditu, eta hirugarrena eta laugarrena Unibertsitateko AFM eta TEM Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Dolores Martin eta Ana Martínez doktoreak ebaluatuko dituzte.
Saria
• Tesi zuzendariaren arabera aukeratutako nazionarteko kongresu baterako izen ematea, bidaia-gastuak eta ostatua barne,1.500 €-ko maximoarekin.