Argibide orokorrak

FAQ

Zeintzuk dira arrisku psikosozialak eragiten dituzten faktoreak?

Arrisku psikosozialen faktoreak, antolaketa, lan edukia eta lan burutzearekin zerikusia dituzten lan baldintzak dira. Langilearen eta bere lan garapenari, ongizateari eta osasunari (fisika, psikika eta soziala) eragiteko ahalmena dute.

Arrisku mota honen azterketak eta ikerketak, arrisku psikosozialak sortzen dituzten faktoreak inor konturatu gabe pasatzea ez uztea  helburu nagusia dauka. Estresa aipatzeko adibide bat da.

Zer ebaluatzen du CoPsoQ-istas21 metodoak?

Arrisku psikosozial faktoreak identifikatzen eta neurtzen ditu.Hau da, laneko antolaketaren, osasuna kalte egin dezaketen ziurtasun zientifiko nahikoa duten ezaugarriek.

Zeintzuk dira  arrisku psikosozialen ebaluazioko pausoak UPV/EHU-an?

  • Jardunaldi hezigarriak burutu
  • Ebaluaziorako galdeketak egin
  • Aurreko txostena egin eta Lan Taldean eztabaidatu, prebentziorako zirkulu-taldeetan eta abar
  • Behin betiko txostena burutu

Derrigorrezkoa da galdeketa egitea?

Ez, borondatezkoa da baina zu zara zure lanaren baldintzak hobeto ezagutzen dituzuna. Ebaluazio eraginkorra izateko, parte hartu ezazu!

Zein aukera ditut galdeketa egiteko?

Galdeketa egin dezakezu:

  • modalitate presentziala erabiliz aukeratutako informatika gela bertan  Lan Taldeko kide laguntzarekin
  • interneten bidez, jasotako posta elektroniko informatzailearen bidez link-a sakatuz ,erabiltzaile eta pasahitzarekin

Zenbat denbora daukat galdeketa egiteko?

Galdeketa betetzeko 2013ko otsailaren 4tik apirilaren 30ra arteko epea ezarri da.

Galdeketa On-line betetzekotan, langileak bere posta elektronikora Istas-noreply@sgs.com helbidetik lehenago bidalitako kode batzuk edukiko ditu. Kodeak galduz gero, ez dira berriro jasoko helburua anonimatua eta isilpekotasuna bermatzea baita.

Otsailaren 18tik aurrera, galdeketa paperean edo on-line betetzeko aukera emango da lan taldearen kide baten aurrean UPV/EHUko zentro ezberdinetan.

Zeinek aztertzen ditu galdeketaren emaitzak?

Lan Taldeak galdeketaren emaitzak aztertzen ditu. SGS TECNOS empresa kolaboratzaileak emaitzak prozesatzen ditu, isilpekotasuna bermatzeko.

Nola bermatzen da anonimatua eta isilpekotasuna?

Aurreko txostenaren emaitzak, aztertutako 9 unitate eta 20 dimentsioen arteko datuen gurutzearen xedea dira.9 unitateak:sexua, adina, antzinatasuna, kontratuzko lan harremana, kontratuan ezarritako lanaldia ordutegia, asteko lanegunak, lantokia eta lanpostua dira, eta 20 dimentsioak: eskaerak kuantitatiboak, sentimenduak izkutatzeko eskaera, eskaera emozionalak, eskaera kognitiboak eta abar dira. Beraz,azterketa unitateak ez dira bere artean gurutzatzen:  "Lanpostua"  ez da gurutzatzen "lantokiarekin", baizik eta 9 unitate bakoitza, aztertutako 20 dimentsioekin gurutzatzen da.

Adibidez: "Lanpostua" "eskaerak kuantitatiboekin", "Lanpostua" "sentimenduak izkutatzeko eskaerarekin", "Lanpostua" "eskaera emozionalekin", "Lanpostua""eskaera kognitiboekin", "Lanpostua""presentzia bikoitzarekin", "Lanpostua" "eraginarekin", "Lanpostua" "garapenerako posibilitatekin", "Lanpostua" "eskurako denbora-tarteen kontrolarekin", "Lanpostua"l "anaren zentzuarekin", "Lanpostua" "konpromisoarekin", "Lanpostua" "erlazio sozialeko posibilitatearekin", "Lanpostua" "lankideen laguntza sozialarekin", "Lanpostua" "nagusien laguntza sozialarekin", "Lanpostua" "lidergo kalitatearekin", "Lanpostua" "taldeko zentzuarekin", "Lanpostua" "aurreikusgarritasunarekin", "Lanpostua" "rol-argitasunarekin", "Lanpostua" "rol-gatazkarekin", "Lanpostua" "estimazioarekin", "Lanpostua" "etorkizunaren segurtasun gabeziarekin".

Eta horrela hurrenez hurren, goian aipatutako 9 azterketa unitate bakoitzarekin.

Zeintzuk dira Lan Taldeko kideak?

Administrazioko 3 ordezkariak eta 3 prebentzio delegatuak.

SGS TECNOSek Lan Taldeari aholkatzen du arrisku psikosozialen prozesua irauntzen duen bitartean.

Zer dira prebentzio zirkuluak?

Lan Taldeak bildutako langile taldeak dira. Osasunerako aurkako erakusketekin erlazionatuta dauden lan-baldintzei buruzko  kontsultak egiteko taldeak dira.