CBE i3n oinarritutako esperientziak elkarbanatzen UPV/EHUn Jardunaldia
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/24
CBE i3 laborategi iraunkorretik jakinarazi nahi dizuegu EHUn CBE i3n oinarritutako esperientziak elkarbanatzen izeneko jardunaldia antolatu dugula. Jardunaldia 2025eko maiatzaren 23an ospatuko da Carlos Santamaria eraikinean (Donostia) goizeko 10:00etatik 13:00 bitarte.
Jardunaldiaren asmoa Challenge Based Education CBE i3 metodologian oinarritutako esperientzien elkargune izatea da, metodologia honen baitan UPV/EHUn lanean ari garenok helburuak elkarrekin marraztu ditzagun.
Jardunaldiaren berariazko helburuak honako hauek dira:
- UPV/EHUn metodologia honetan oinarrituta gauzatu diren edo ari diren esperientziak ezagutzea.
- CBE i3 metodologiarekin lanean ari den UPV/EHUko irakasleen arteko elkarlan eta elkarrizketa sare bat sortzea.
- CBE i3 metodologiaren baitan sortzen diren erronken inguruan hausnartzea.
- CBE i3 laborategi iraunkorrak emandako lehen urratsak UPV/EHUko irakasleekin partekatzea.
Challenge Based Education CBE metodologia irakaskuntzarekiko hurbilpen kolaboratibo eta praktiko moduan ulertzen dugu, non ikasleak haien kideekin, irakasleekin eta eragile sozialekin elkarlanean aritzera bultzatzen ditugun. Horrela, lurraldeari loturiko erronken inguruko galderak eginez, eta hauen erantzunak arakatuz, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua diziplinartekotasunez lantzen dugu.
Jardunaldia aurkezten diren esperientzien inguruko elkarrizketarako espazioa izango da. Horregatik, metodologia honetan oinarritutako esperientzia bat aurkezten duten horiek soilik izango dute parte hartzeko aukera. Esperientzia diseinu prozesuan egon liteke, une horretan abian, edo dagoeneko amaituta. Aldiz, EZIN izango dute jardunaldian parte hartu entzule moduan soilik bertaratzeko asmoa duten horiek.
Jardunaldian parte hartzeko asmoa duten UPV/EHUko irakasleek jarraian ageri den izenemate galdetegia bete beharko dute 2025eko apirilaren 7a baino lehen.
Parte hartzeko erabiliko duzun esperientzia bidaltzeko, jarraian ageri den txantiloia erabili behar duzu. CBE i3 esperientzia jasotzen duen txantiloia 2025eko apirilaren 28a baino lehen bidali behar diguzu euskaraz edo gaztelaniaz.
Parte hartzea doakoa izango da eta UPV/EHUko SAE/HELAZ zerbitzuak ziurtagiria emango du.
Hauek dira parte hartzeko baldintzak:
- UPV/EHUko irakaslea izatea.
- Partekatu ahal izateko CBE i3esperientzia (proiektu) bat izatea.
- Parte hartze galdetegia 2025eko apirilaren a baina lehen bidaltzea.
- Esperientzia jasotzen duen txantiloia euskaraz edo gaztelaniaz betetzea ezarritako modua eta data errespetatuz.
CBE i3 metodologian oinarrituta egoten diren esperientziak irakasle bat baina gehiagoren artean garatu ohi dira. Horregatik, proiektu berdina aurkeztuz bertaratuko diren irakasleek izen emate galdetegi bana bete beharko dute eta “esperientziaren/proiektuaren izenburua” jartzen duen atalean proiektu beraren izenburua idatzi.
Esperientzia jasotzen duen txantiloiari dagokionean, aldiz, nahikoa izango da irakasle bakar batek betetzea (proiektuko parte hartzaileak diren UPV/EHUko irakasle guztien izenak jarriz).
Maiatzean jardunaldiari buruzko informazio xehea bidaliko zaizue.
CBE i3 laborategi iraunkorretik parte hartzera animatzen zaituztegu, aukera paregabea izango baita elkarrengandik ikasi ahal izateko.
Edozein zalantza izanez gero, gure web-orriaren bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan.
Jardunaldiari buruzko informazio guztia CBE i3lab web-orriko “berriak” atalean topatu dezakezue.