ABIATU programa
Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (LOSU) 78b artikuluak honako hau eskatzen die irakasle laguntzaile doktoreei: "deberan realizar, en el primer año de contrato, un curso de formación docente inicial cuyas características serán establecidas por las universidades, de acuerdo con sus unidades responsables de la formación e innovación docente del profesorado ".
Hori betetzeko, EHUk eta, zehazki, SAE/HELAZek Irakasle Laguntzaile Doktoreak prestatzeko ABIATU programa diseinatu du aurtengo ikasturterako. Formakuntza honek EHUn egiten dituzun lehen urratsetan lagundu eta gidatu nahi zaitu, horregatik gure unibertsitatean irakasle gisa aritzen zaren lehen urtean egiteko diseinatuta dago. Honako aukera hauek emango dizkizu:
- Erakundeaz gain, zure irakaskuntza-jardueraren oinarri izango den hezkuntza-eredu propioa ezagutzea,
- Gaitasun pedagogiko eta didaktikoak eta kalitatezko hezkuntza emateko beharrezkoak diren trebetasunak garatzea,
- Hezkuntzaren berrikuntzan eta hobekuntzan murgiltzea, irakaskuntzako metodologia aktiboak aplikatuz, hezkuntzaren kalitatea eta ikasleen ikaskuntza-esperientzia hobetzeko
- Zure karrera akademikoa bistaratzea; horretarako, irakaskuntza-praktika gogoetatsua eta etengabeko prestakuntza beharko dituzu
Hartzaileak
EHUn sartu berri diren eta Irakasle Laguntzaile Doktore gisa kontratatu diren irakasleak. Ikastaro hau egiteak aukera ematen du Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren (HLO) 78b artikuluak irakasle horientzat eskatzen duen baldintza betetzeko, kontratuaren lehen urtean.
Modalitatea eta iraupena
Ikastaroak 1 ECTS irauten du. Eta bi fase ditu:
- 1. FASEA: ABIATU online ikastaro asinkronoa egitea eGelapi plataforman
- 2. FASEA: Aurrez aurreko saio parte-hartzaile eta gogoetatsu batean parte hartzea.
Deialdiak
2026-2027 deialdiko datak honako hauek dira:
ABIATU online ikastaroan izena ematea: online ikastaroan izena emateko bi epe daude, eta izen-ematea Langileen Atariaren bidez egiten da (lehenengo epean matrikulatuta bazaude, ez duzu berriro matrikulatu behar bigarren epean):
- 1. EPEA: 2026ko urriaren 13tik 19ra
- 2. EPEA: 2027ko martxoaren 1etik 7ra
Baliozkotze-eskaera: nahitaezkoa da online ikastaroan matrikulatuta egotea, bi epeetako edozeinetan, baliozkotzea eskatu ahal izateko. SAE/HELAZ online ikastaroan izena eman duten pertsona guztiekin harremanetan jarriko da, bai 1. EPEAN bai 2. EPEAN, posta korporatiboaren bidez, baliozkotzea eskatzeko beharrezko dokumentazioa nola eta noiz aurkeztu behar duten adierazteko. Jakinarazpen hori online ikastaroan izena emateko epe bakoitza itxi eta gehienez 5 eguneko epean jasoko da
Online ikastaroaren irekiera onartutako pertsonentzat: hau ere bi unetan egingo da eta onartutako pertsonak ABIATU online ikastaroan matrikulatukoak izango dira, eGelapin,SAE/HELAZ-etik:
- 2026ko azaroaren 2an, 1. EPEAN matrikulatutakoentzat
- 2027ko martxoaren 22an, 2. EPEAN matrikulatutakoentzat
Online ikastaroaren amaiera: 2027ko maiatzaren 15a, bi epeetarako
Aurrez aurreko saioan izena ematea: aurrez aurreko saioa egin baino 10 egun lehenago, ABIATU online ikastaroa amaitu duten pertsonek jakinarazpen bat jasoko dute eGelapiko foroaren bidez, saio horretan izena emateko jarraibideekin. Aurrez aurreko saioan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da online prestakuntza amaituta izatea. Izen-ematea ikastaroan eskuragarri dagoen Forms formulario baten bidez egingo da: 2027ko maiatzaren 15etik 25era
Aurrez aurreko saioa: 2027ko ekainean: ikasturte honetan saioa Gipuzkoako Campusean egingo da egun osoko saioa izango da
| DATAK | |
|---|---|
| Izen emateko epea 1. FASEA | 2026ko urriaren 13tik 19ra |
| ABIATU online ikastaroaren irekiera eGelapin 1. FASEA | 2026ko azaroaren 2a |
| Izen emateko epea 2. FASEA | 2027ko martxoaren 1etik 7ra |
| ABIATU online ikastaroaren irekiera eGelapin 2. FASEA | 2027ko martxoaren 22a |
| ABIATU online ikastaroa itxiko da eGelapin (data bakarra) | 2027ko maiatzaren 15a |
| ABIATU aurrez aurreko tailerra | Ekainak 2027 |
Ziurtagiriak
EGelapiko online ikastaroa amaitu eta aurrez aurreko saioan parte hartu ondoren, SAE/HELAZek prestakuntza bete dela egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala emango du, eta postaz bidaliko zaio parte-hartzaile bakoitzari.
Era berean, informazio hori behar duten EHUko barne-instantziei bidaliko zaie, hala nola sailei, zentroei eta Irakasle-Ikertzaileen Errektoreordetzari.
Baliozkotzeak
ABIATU ikastaroa baliozkotzeko, honako hauek egiaztatu behar dira:
- Atxikia edo Doktore laguntzailearen egiaztagiria
- Agregatua edo Doktore kontratuaren egiaztagiria
- Docentiaz programaren ebaluazio positiboa
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero: ABIATU programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, SAE/HELAZekin jar zaitezkete harremanetan, helbide elektroniko honen bidez: sae-helaz@ehu.eus edo 94 601 22 76 telefonora deituz.