i3 Hezkuntza eredua: Ekarpenak

i3 Hezkuntza eredua

Zer ekarpen egiten die hezkuntza eredu honek pertsonei eta erakundeari?

Hitz-hodeia: iraunkortsuna, ikerketa, sostenibilidad, aprendizaje activo, mentalidad científica,...

i3 hezkuntza ereduarekin lerrokatutako programetan diharduten eragileen hitzetan (irakasleak, ikasleak eta zuzendaritzetako arduradunak), testuinguru hauetan lan egiteak ahalbidetzen du:

  • Beste jakintza arlo eta fakultate batzuetako pertsonak ezagutzea eta haiekin lan egitea, bai eta hainbat kolektibotako pertsonekin ere, diziplinartekotasunetik.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza testuinguru berriak sortzea, aukera emango dutenak harreman estuagoak eta hurbilagoak ezartzeko ikasleen eta irakasleen artean.
  • Unibertsitateko kideek erabakiak hartzea jasangarritasunaren alorrean.
  • Beste era bateko gaitasunak garatzea.
  • Gogoeta egitea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei buruz eta prozesu horiek aztertzea.
  • Konexio handiagoa eta hobea gizartearekin.
  • UPV/EHUren eskaintza pedagogikoa hobetzea.
  • Aurrera egitea i3 hezkuntza ereduaren garapenean.

Eragile horiek aitortzen dute ere programa edo proiektu hauetan aritzeak ikasleei nahiz irakasleei dakarkiela konfort eremutik irtetea, eta segurtasunik eza eta ziurgabetasuna sortzen dituela horrek. Gainera, konplexutasun handiko proiektuak dira, eta denbora eta antolakuntza behar dituzte, horrenbestez.

Hala eta guztiz ere, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu hauek balio erantsi oso esanguratsua dute, jasotzen dena ematen dena baino askoz gehiago baita.