i3 Hezkuntza eredua
Zein da ikasle eta egresatuaren profila i3 ereduan?
i3 ereduak ahotsa eman nahi die gure ikasleei, eta haien emaitza positiboak maximizatu. i3 ereduan oinarritutako eguneroko lanetik sortutako profilak uztartzen ditu, alde batetik, diziplina bakoitzeko jakintza eguneratuenak eta, bestetik, enplegagarritasunerako eta etorkizuneko ibilbide profesionalean gizartean inpaktu positibo bat izateko garrantzitsuak diren gaitasunak eta trebetasunak:
- Nork bere kabuz ikasteko gaitasuna, jarrera dinamikoa eta norberaren ekimena.
- Diziplinarteko taldeetan era kooperatiboan lan egiteko gaitasuna.
- Zeharkako gaitasunen garapena (hala nola jendaurrean hitz egitea).
- Pentsamolde zientifikoa edo, bestela esateko, jakin-mina, sormena, espiritu kritikoa eta zorroztasuna metodoetan.
- Kontuan hartzea gizartearen eta ingurumenaren desafioak, egungo eta etorkizuneko jasangarritasunaren alde egiteko gai izanik.
- Egokitzeko gaitasuna, krisi ugaritan murgildutako mundu aldakor bati erantzuteko.