i3 Hezkuntza eredua: Abiapuntua

i3 Hezkuntza eredua

Abiapuntua: nola sortu zen i3 eredua?

UPV/EHUk hasiera-hasieratik egin du apustu kalitatezko hezkuntza berrikuntzaren alde, eta euskal unibertsitate publikoak bere historia osoan izan du kontuan hori. Ikuspegi formaletik, alor honetan 2010. urtera arte eginiko lan kolektiboak emaitza nagusi bat izan zuen: IKD eredua onartzea, urte horretan bertan,  Europar Batasunaren Goi Mailako Hezkuntza politika indarrean sartu zen urtean, hain zuzen. Orduz geroztik, UPV/EHUk hainbat programa instituzional jarri ditu martxan, metodologia aktiboak eta berritzaileak sustatzeko, hezkuntza berrikuntzako taldeei (oinarrizkoak eta aurreratuak) laguntzeko, arlo honetan ikasleen partaidetza aktibatzeko, irakasleen irakats garapena indartzeko, irakaslana ebaluatzeko eta titulazioak nahiz ikastegiak akreditatzeko. Kudeatzeko tresnak sortu dira, laguntza eta orientazio materialak, eta ahalegin handia egin da elkarlanean eraikitzeko. . 

Emaitzek (bai nahitaezko jarraipen prozesuen bitartez bai inkesta espezifikoen bidez) agerian utzi zuten ikasleek zeharkako gaitasun garrantzitsuen garapenean lorturikoa, baina baita zeharkako gaitasun aurreratu eta konplexuen (pentsamendu kritikoa, lidergoa, sormena, jasangarritasuna, eleaniztasuna eta multikulturalismoa) garapena estimulatzeko dinamika berrien beharra ere.

Gainera, 2015ean, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda argitaratu zen (4. helburuan unibertsitateak zuzenean interpelatzen dituena), eta, 2017an, Europako Goi Mailako Hezkuntzarako Agenda Berritua. Hori horrela, unibertsitateek desafio berriei heldu behar izan zieten:

  • Zeharkako ahalmen aurreratuak ematea ikasleei, inguruko erakundeekin konektatuta.
  • Goi-mailako hezkuntza sistemak integratzaileak izan daitezen bermatzea, arreta berezia jarrita komunitate eta talde zaurgarrienetan, helburu izanik gizarte eta ingurumen jasangarritasuna.
  • Azkenik, unibertsitateak berritzaileak izatea eta ezagutza gizartera transferitzea. 

Bide horretan, urrats bat izan zen UPV/EHUren Zeharkako Gaitasunen Katalogoa (2019) argitaratzea, zortzi gaitasun komun ezartzen dituena UPV/EHUren titulu guztietarako. Horrekin batera, UPV/EHUren hezkuntza eredu propioaren berrirakurketa bat egin zen, egungo orientazio pedagogikoetara egokitzeko, bai eta Europak unibertsitate hezkuntzan dituen lehentasunetara ere. Emaitza IKD i3  da (“i ber hiru”: ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna) (sartu esteka, behin betikoa izan bezain pronto), eta ikaskuntza ikerketarekin eta iraunkortasunarekin biderkatzean datza; hau da, hazkunde esponentzial bat lortzea termino bakoitzarekin, euskal unibertsitate publikoaren indargune diren aldetik. Ikaskuntzari dagokionez, IKD ereduari eta UPV/EHUren ibilbideari esker, aurrera egin dezakegu kalitatezko hezkuntza berrikuntzan, ikaslea ardatz izanik. Ikerketan, hezkuntza arloan, Euskal Herrian ikertzeko gaitasun handiena duen unibertsitatea gara: besteak beste, 300 ikertalde baino gehiago, jakintza eremu guztietan, transferentzia gaitasun handia eta master eta doktorego programa lehiakorrak. Ikerketari dagokionez, UPV/EHU unibertsitate intentsibo bat da, eta gure ikerlanen lorpenek eragina dute ere eskaintzen dugun irakaskuntza-ikaskuntzaren kalitatean. Iraunkortasunari edo jasangarritasunari dagokionez, azkenik, terminoa bere zentzurik zabalenean harturik, gure unibertsitateak jomugan ditu planetaren desafio handiak, zeinak, une honetan, Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) jasota dauden. 2030 EHUagenda dugu lanabes horretarako.  Horrela, UPV/EHU lerrokatuta dago "GJHen hezkuntza azeleratuz unibertsitateetan"  gidarekin, zeinaren arabera "GJH bakar bat ere ez da beteko unibertsitateen ekarpenik gabe", gizarte eraldaketarako eragile nagusi diren aldetik. 

2023an, gure hezkuntza eredua berriro birplanteatzera behartu gintuzten ekarpen zientifiko, legal eta sozial berriak izan ziren.

Alde batetik, IKD eredua eta i3 estrategia UPV/EHUn eta gure unibertsitateko kideen egunerokoan zenbateraino zabaldu diren ebaluatzeko SAE/HELAZek eginiko azterlanaren arabera, eragin handia izan dutela ikus dezakegu. Fakultate eta ikastegi guztietan, egitasmo ugari jarri dira martxan eredua zabaltzeko hezkuntza berrikuntzarekin eta Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarekin lotuta dauden programen baitan. Halaber, irakasleen konpromiso handi bat hauteman dugu, eredu honekin eta ereduak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ulertzeko duen moduarekin. Horrela, errektore taldeak ikusi zuen une egokia zela urrats bat egiteko gure irakaskuntzaren eta hezkuntza berrikuntzaren ereduan, apustu egin zuen hezkuntza ereduaren elementu nagusiak modu erraz eta zuzenean nabarmentzeko balioko zuen izen baten alde, eta, azkenik, bultzada eman zion ereduaren aplikazioari. 

Bestetik, unibertsitate hezkuntzari buruzko lege eta dekretu berriak ditugu:

  • Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren arabera, “una Universidad que, como principal productora y difusora de conocimiento, esté al servicio de la sociedad, contribuya al desarrollo social y económico sostenible, promueva una sociedad inclusiva y diversa comprometida con los derechos de los colectivos más vulnerables y que constituya un espacio de libertad, de debate entre perspectivas culturales, sin jerarquías, impulsando el desarrollo personal, contando para ello con recursos humanos y financieros adecuados y suficientes”. 6. artikuluaren arabera, “la innovación en las formas de enseñar y aprender debe ser un principio fundamental en el desarrollo de las actividades docentes y formativas universitarias”.
  • Bere aldetik, Unibertsitate ikasketen antolamendua eta kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren arabera, “promueve la innovación docente de forma que esta se convierta en una estrategia fundamental de las universidades, de los centros y de las coordinaciones de las titulaciones, partiendo de la consideración de que el objeto esencial del proceso educativo es enseñar y aprender y este proceso debe adaptarse a los cambios sociales, económicos, tecnológicos y culturales que se desarrollan en cada momento histórico”.

Azkenik, 2022an, Europar Batasunak argitaratu zuen “Green Comp. Jasangarritasunari buruzko gaitasunen Europako esparrua“ izeneko dokumentua. GreenComp-ek gaitasun multzo bat aipatzen du, jasangarritasunaren arloan, beharrezkoak hezkuntza programak elikatzeko eta ikasleei ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatzen laguntzeko, helburua izanik pentsatzeko, planifikatzeko eta jarduteko moduak sustatzea, enpatiaz, erantzukizunez eta gure planeta eta osasun publikoa zainduz. Txosten horretan aurkeztutako emaitzek ingurumen jasangarritasunaren arloan ikasteko esparru bat eratzen dute, edozein ikaskuntza testuingurutan aplika daitekeena, eta jasangarritasuna gaitasun gisa sustatzen duten ikaskuntza planetarako erreferentzia ez-preskriptibo gisa diseinatuta dagoena.

Horrekin guztiarekin, gaur egun, UPV/EHUn, i3 hezkuntza ereduan oinarrituta lan egiten dugu.

2010-2025 aldian EHUren hezkuntza ereduaren bilakaera erakusten duen irudia
1. irudia. UPV/EHUren hezkuntza ereduaren bilakaera 2010-2025

Banner - i3 Hezkuntza garapen istorikoa

Banner-Estrategia-IKDi3

banner IKD