Graduondoko inkestan erabilitako tresna: galdetegia

Galdegi-inprimakia

Ikasleen iritziak galdetegi batean jasotzen dira (pdf, 97,88 KB). Galdetegi bat aldez aurretik zehaztutako galdera-sail bati emandako erantzunen bidez jasotako informazioa egituratzeko prozesu bat da. Hau da, parte-hartzaileei galdera berberak egiten zaizkie, modu eta sekuentzia berean.

Galdetegi honek "Europako Unibertsitate Eremua" (EUE) izenekoan sartutako irakaskuntza-eredu bati erantzuten dio. EUEren azpian dauden eta galdetegi honek jasotzen dituen planteamendu didaktikoak honako hauek dira: ikasleari bere prestakuntzan protagonismo handiagoa ematea, lankidetza-lana sustatzea, irakaskuntza antolatzea eskuratu beharreko ikasketetan izandako emaitzen arabera, eta, azkenik, ikaskuntza autonomo eta iraunkor baterako tresnak eskuratzea.

Gaur egun erabilitako tresna hiru zatitan banatzen da:

1. Ikasleen taldea testuingurura egokitzeko datuak.

Galdetegiaren hasieran informazioa biltzen da, horren bidez lortuko diren emaitzak testuingurura egokitzeko. Honako datu hauek jasotzen dira: Sexua, adina, eskolara joaten diren ikasleen kopurua, irakasgaiaren deialdia, irakasgaia ikasten igarotako orduen kopurua, tutoretzen erabilera, irakasgaian hautemandako zailtasuna, irakasgaiarekiko aldez aurreko motibazioa, eta, amaitzeko, irakasgaiarekiko interesa, iritziaren xede den irakaslearekin eman ondoren. 

2. Ikaslearen autoebaluazioa.

Hiru galderek osatutako zati bat da, ikasleak bere ikaskuntza-prozesuari buruzko gogoeta egin dezan.

3.  Irakasleen irakaslanari buruzko iritzia.

Zati honek 25 galdera ditu, Likert eskalaren 5 balioen bidez baloratzen direnak. Eskala horretan 5 balio daude (1=ez nago batere ados,  2=ez nago ados, 3=zertxobait ados nago, 4=ados nago eta 5=erabat ados nago), eta beste lauki bat EE/EE (6=ez daki/ez du erantzun) aukerarekin.

Galderak egituratzeko dimentsioak hauek dira:

  • Irakaskuntzaren plangintza (1-2 itemak).
  • Irakaskuntza-metodologia (3-5 itemak).
  • Irakaskuntzaren garapena (6-13 itemak).
  • Ikaslearekiko elkarrekintza (14-20 itemak).
  • Ikaskuntzen ebaluazioa (21-24 itemak).
  • Gogobetetze orokorra (25. itema)