Irakasleen irakas-jardueraz graduko ikasleek duten iritziari buruzko inkesta

Honako inkesta honen helburu nagusia ikasleek irakasleek ikasgelan egiten duten lanaren gainean duten iritziari buruzko informazioa irakasleei eurei helaraztea da. Unibertsitateko irakaskuntza-alor guztietan, inkesta hau premiazkotzat eta baliagarritzat jotzen da, eta nazioan zein nazioartean dago egiaztaturik. Eskuratutako balioak testuinguru-aldagai batzuen bitartez aztertu behar dira (irakasgai-mota, ikasle-kopurua, ikasleen motibazioa, etab), eta baita egoera-aldagai, aldagai pertsonal eta antolamendu-aldagai batzuen bitartez ere. Izan ere, horiek guztiek eragina izaten dute irakaslearen irakaskuntza-jardunbidean.
Iritzi-inkesta honen emaitzak ikastegietako kalitate-prozesuetan sartzen dira, baita tituluen egiaztapenak berritzeko prozesuetan ere.
Covid19 Inkesta: aurrez aurreko irakaskuntza etetearen eta aurrez aurrekoa ez den irakaskuntzara igarotzearen ondoriozko salbuespenezko egoeretara diseinatutako eta egokitutako inkesta. Ikasleek 15 eguneko epea izango dute erantzuteko (maiatzaren 13tik 27ra, biak barne).
Dokumentuak:
- (Beste leiho bat zabalduko du)Covid19: Informazio garrantzitsua (pdf ,1,31 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Covid19 galdetegia euskaraz (pdf ,201,22 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Covid19 galdetegia gaztelaniaz (pdf ,203,60 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Covid19 galdetegia ingelesez (pdf ,42,00 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Irakaskuntza-egoerari buruzko txostenen alegazioen formularioa (pdf ,71,93 Kb)