"Osasun mentala indartuz: psikohezkuntza prebentziorako" HITZALDI-ZIKLOA
2025-26 datak laister
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa
Osasun Mentaleko Psikohezkuntzari buruzko hitzaldi-zikloaren helburu nagusia da unibertsitate-komunitateari hausnarketarako eta ikaskuntzarako gune bat eskaintzea, ongizate emozionala sustatzeko eta buruko ondoeza prebenitzeko.
Saioetan, hainbat arlotako adituek unibertsitateko ikasleentzat funtsezkoak diren gaiak jorratuko dituzte, hala nola adikzioak, jokabide suizidaren prebentzioa, elikadurarekiko harremana eta unibertsitate-etapan osasun mentala zaintzeko estrategia praktikoak.
Hitzaldi-ziklo hau unibertsitateko bizitzako erronka eta zailtasun emozional eta psikologikoei aurre egiteko tresnak eskaintzeko diseinatu da, komunitate akademiko osasungarriagoa eta erresilienteagoa eraikitzen lagunduz.
Helburuak
Ongizate kolektiboa hobetzea eta unibertsitatearen barruan osasun mentala indartzea, hezkuntzaren eta kontzientziazioaren bidez.
Metodologia
4 hitzaldi presentzial, bakoitza 3 ordukoa. Gai bakoitzari buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatuko da.
Izen-ematea hitzaldi bakoitzeko egiten da; ez da beharrezkoa 4etan izena ematea. Lau hitzaldietara joatea 0.5 ECTSrekin aitortu ahal izango da.
2025-26 datak laister
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa