Unibertsitatearen testuinguruan suizidioa prebenitzeko Gatekeeper trebetasunak
IIPrentzako, TEKAZELrentzako eta ikasleentzako ikastaroa
Beren buruaz beste egitea osasun publikoko arazo globala da. Suizidioaren eragina arintzeko ekintza eraginkorrak indartze aldera, Osasunaren Mundu Erakundeak uste du lehentasunezko ekintza-ildo bat dela jokabide suizida prebenitzeko gaitasunak garatzea biztanleria horrekin harreman zuzena duten gizarte-eragileetan, eta horrek unibertsitateari berari dei egiten dio zuzenean.
Ikastaro honen helburua Gatekeeper gaitasunak garatzea da, unibertsitate-testuinguruan suizidioa prebenitzeko. Irakasleei, teknikari eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileei eta ikasleei beren buruaz beste egiteko arriskuan daudenak identifikatu, horiei erantzun eta osasun-zerbitzu espezializatuetara bideratzeko prestakuntza emateko diseinatutako programa da.
Data, ordutegia eta lekua
Campusa: Araba
- Lekua: Elurreta eraikina, 211 gela
- Datak: Martxoak 2 eta 9
- Iraupena: 8 ordu. Lau orduko bi saio
- Ordutegia: 15:00 - 19:00
- Parte hartzaile kopurua: 25
- Hizkuntza: Euskera
Campusa: Bizkaia
- Lekua: Bilboko Hezkuntza Fakultatea, 0S04G gela
- Datak: Martxoak 3 eta 10
- Iraupena: 8 ordu. Lau orduko bi saio
- Ordutegia: 15:00 - 19:00
- Parte hartzaile kopurua: 25
- Hizkuntza: Gaztelaniaz
Campusa: Gipuzkoa
- Lekua: Carlos Santamaria eraikina, 5. gela
- Datak: Martxoak 4 eta 11
- Iraupena: 8 ordu. Lau orduko bi saio
- Ordutegia: 15:00 - 19:00
- Parte hartzaile kopurua: 25
- Hizkuntza: Gaztelaniaz
Irakasleak
Alexander Muela eta Jon García-Ormaza
Izena ematea
Harremanetarako
Posta elektronikoa: talleres.sap@ehu.eus