BERRIKUNTZA ETA KALITATE UNITATEA

Aplikazioak

Laguntza ISO arauak egiaztatzeko prozesuan

Nazioko eta nazioarteko aitorpena duten arauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezartzeko laguntza; besteak beste, kalitatearen kudeaketarako arauak (ISO 9001, ISO 17025…), ingurumenaren kudeaketarako ISO 14001, EMAS Araudia (Ekoscan…), lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa (OHSAS 18001…), eta espezifikoagoak diren eta ikertzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen beste batzuk; esaterako, I+G+b-ren kudeaketa (UNE 166002).

Laguntza-jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  1. Politikak identifikatzea.
  2. Helburuen kontrola eta jarraipena.
  3. Prozesuak identifikatzea.
  4. Sistemaren dokumentazioaren ezarpena eta kontrola.
  5. Adierazleen jarraipena.
  6. Etengabeko hobekuntzarako laguntza.
  7. Taldeak, zereginak eta emaitzak kontrolatzeko jarduerak.
  8. Barne-auditoriak.
  9. Etab.

5S metodologia

Lan-ingurunean antolakuntza, ordena eta garbitasuna lortzeko 5S metodologiaren gaineko prestakuntza, informazioa eta laguntza.

Erakundeetan askotariko arazoei soluzio konplexuak bilatzen oso ohituta gaude, horiek onenak eta erabakitzaileenak izan daitezkeela pentsatzen dugulako. Ordena eta garbitasuna arrunt eta sinpletzat hartzen ditugu. Horregatik, hain oinarrizkoa den diziplina hau sistematikoki aplikatu behar dugu, lan-ingurune eraginkor eta eragingarri bat lortzeko eta lan-giro osasungarriago bat edukitzeko.

Prozesuen kudeaketa

Prozesuen identifikazioa, deskribapena eta berrazterketa sistematikoa. Prozesuen etengabeko hobekuntza, eboluzio egokia izan dezaten, eta beharrezko hobekuntzak egin daitezen. Horrek prozeduren egunerokotasunean arlo bakoitzean berrikuntzak egiteko aukera ematen du, eta garatutako jarduerak gehiago kontrolatzeko eta auto-kontrolatzeko aukera ematen du (aginte-mahaia).

Kudeaketa-sistema honen bidez, prozesuen kudeaketa eta hobekuntzaren sentsibilizaziorako jarduerak garatzen dira, helburuak bat egiten dira, zereginen eta jardueren errendimendua egokitzen da eta kudeaketa- eta ikerketa-emaitzak etengabe hobetzen dira.

Prestakuntza

Kalitate eta Berrikuntza Unitateak prestakuntza-, aholkularitza eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie komunitate zientifikoari, ikerketa-taldeei eta kanpoko entitate eta erakundeei, beren proiektuak modu egokian kudea ditzaten. Hala, jarduerak sortzen dira, kalitate- eta berrikuntza-politiken zabalkuntzan abantailak eta onurak hedatzeko, eta horien ezarpen eta garapenean, proiektu eta negozioen arrakasta lortzeko.