X IZPIEN BIDEZKO ESPEKTROSKOPIA FOTOELEKTRONIKOA (XPS)

Aplikazio eremuak

X izpien bidezko espektroskopia fotoelektronikoak hainbat material desberdin aztertzea ahalbidetzen du, esaterako, metalak, aleazioak, material zeramikoak, polimeroak, beirak, erdieroaleak, lagin geologikoak, lagin biologiko lehorrak eta, oro har, huts altuko sistemekin bateragarria den edozein gainazal, aplikazio esparru anitzetan: atxikidura, katalisia, korrosioa, materialen gainazalen tratamenduak, elektronika, metalurgia, azaleko segregazioa, geruzen deposizioaren analisia, etab.