X IZPIEN BIDEZKO ESPEKTROSKOPIA FOTOELEKTRONIKOA (XPS)

Sarbide arauak

XPS unitatea unibertsitate institutuetako, zentro teknologikoetako, enpresetako, etab. ikertzaileek erabil dezakete. Ohiko esperimentuak, esperimentu bereziak eta emaitzen analisiak egin daitezke, eta unitateak problema bakoitzarentzako esperimentu eta baldintza egokienei buruzko aholkularitza eman diezaieke. Lan eskaerak unitateko langileei zuzendu beharko zaizkie, erantsitako fitxa beteta.

Legeriari, erradiobabesari, lizentziei, etab. buruzko informazio gehiago eskuratzeko, bisita ezazu Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren web orrialdea (http://www.csn.es).

Arau orokorrak

XPS unitatera sartu ahal izateko, SGIkerretara sartzeko eta bertako zerbitzuak erabiltzeko protokoloan ezarritako baldintzak bete behar dira.