Kalitate Politika

"SGIker" ikerkuntza zerbitzu orrokorren kalitate politika

Zuzendaritzak erakundearen SGIker-en kalitate politika zehaztu du eta hau sistemaren eranskin gisa dokumentatu da. 

Politika hau erreferentzia-marko gisa erabiltzen da helburuak, xedeak eta ezarritako kalitate-programak sortzeko. Unitateen pertsonal guztiari jakinarazi zaio, eta web orriaren bidez, zerbitzuen erabiltzaileentzat eta interesaturik dauden beste pertsona batzuentzat eskuragarri dago.

Politika berraztertu eta moldatu da bere egokitzapen eta etengabeko hobekuntza ziurtatzeko, sistemaren erreferentzia-marko barruan.

Kalitate ziurtagiriak eta onarpenak

Kalitate logoak

SGIker-en ikerkuntzaren laguntza unitateak, UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN ISO/IEC 17025 arauetan oinarritutako kalitate programa batean murgilduta daude.

Ahalegin honi esker, zerbitzu zientifiko-teknikoetan eta etengabeko formazio-kudeaketan kalitate-ziurtagiriak lortu ditugu.

Honekin batera, ENAC-ek akreditazioa eman digu, Ingurugiroaren sektorean analisiak egiteko erakutsitako konpetentziagatik.

Gaur egun, ahaleginak,lortutako zertifikazioa zabaltzera, zerbitzuen garapenetarako estrategikotzat jotzen ditugun analisi berriak akreditatzera eta Zerbitzu Kartak ezartzera, bideratuta daude.

Zerbitzu-kartak