Breadcrumb

gal_img_produccion_cientifica_20200714

UKIEZINAK

info_produccion_cientifica

PRODUKZIO ZIENTIFIKOA

Ekoizpen zientifikoko adierazpen guztietan Ikerkuntzako Zerbitzu Orokorrak erabiltzeari buruzko aipamen espresua oinarrizko adierazlea da, ikertzaile-komunitateari ematen diogun laguntza-mailaren oinarrizko adierazlea.

Gero eta gehiago, erabiltzaileek eskerrak ematen dizkiete Ikerkuntzako Zerbitzu eta Unitateei beren artikuluetan, tesietan, txostenetan, komunikazioetan eta ikerketa zientifikoa zabaltzeko gainerako moduetan. Horren ondorioz, Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren emaitza ukiezinen kapituluak ekoizpen zientifikoaren adierazle garrantzitsuak erakusten ditu, haien bolumenetik eta eraginetik harago doazenak, nazioarteko eta nazioko lankidetza maila islatzeko, bai eta tokiko eremuan ere, zehazki, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko erakundeekin; era berean, merezi du azpimarratzea ekoizpen zientifiko horrek garapen eta berrikuntza teknologikoko prozesuetan duen eragina. Gero eta patente gehiagok aipatzen dituzte halakoak. Horrek, zalantzarik gabe, ikertzaileen eta Ikerkuntzako Zerbitzu Orokorren ikusgarritasuna areagotzen laguntzen du, eta, aldi berean, garrantzi handiko dokumentu-funtsa osatzen du.

SGIkerren agerpena daukaten artikuluen, txostenen, komunikazioen, Doktore-tesien, Master-tesien, sarien, azoken, erakusketen informazioa jasotzeko tresna honako esteka honetan