Info_ServiciosCom-Cienciometria_presentacion

ZIENTZIOMETRIA UNITATEA

Aurkezpena

Ikerkuntzari, garapen teknologikoari eta berrikuntzari lotutako jarduerek (I+G+B) garrantzi handia hartu dute, eta, ondorioz, beste behar batzuk sortu dira: ebaluazioak egitea, ezagutza sortzeko eta lantzeko egindako ahaleginak baliagarri izan daitezen, gizartearen behar eta interesak modu eraginkorrean asetzeko.

Zientziometria unitatea SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren barnean dago. Ikerkuntza politiken eta berrikuntza teknologikoaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko baliabide bat da, eta hainbat esparrutan lan egiten du: giza baliabideak, baliabide teknologiko eta materialak, eta baita SGIker zerbitzuen unitateetan landutako edo unitate horiek parte hartutako I+G+B jardueren emaitzak ere. Esparru horien guztien ebaluazioa eta transferentzia sustatzea da unitatearen helburua.

Izan ere, unibertsitateko ikerkuntzaren esparruan, gaur egungo joera da ezagutza eta teknologia (eta, horrenbestez, berrikuntza) kudeatzeko metodo eraginkor gisa gobernantza erabiltzea. Jardueren eta emaitzen jarraipena eta kontrola egitea da sisteman egon daitezkeen hutsune eta beharrak zein diren detektatzeko modu bakarra, eta, modu horretan, I+G+B politikak hobetu daitezke.