ZIENTZIOMETRIA UNITATEA

Zerbitzuak

Halako unitateen helburua laguntza ematea da, datu eta emaitzak erdiesteko eta interpretatzeko, erabakiak hartzeko eta I+G+B jarduerak zuzentzeko eta gidatzeko tresnak sortzeko eta kudeatzeko.

Zuzentze lanerako laguntza

  • Datu eta adierazle esanguratsuak aintzatestea erabakiak hartzeko garaian.
  • Garatze plan berriak eta hausnarketa estrategikoak egiteko neurtze jarduerak zentralizatzea.
  • Jarduketa eta funtzionamendu prozedurak kudeatzeko eta estandarizatzeko prozesuak identifikatzea.
  • Ekoizpen zientifikoaren gordetegiak esplotatzea.
  • Kalitate prozedurak eta prozesuak ezartzea, kanpoan ziurta edo ebalua daitezkeen arauen arabera (ISO 9001 araua edo EFQM eredua).

Teknologia plataformentzako eta ikerketa taldeentzako laguntza

  • Balioa sortzea ikerkuntza kalitatea kudeatzeko tresnen bitartez.
  • Enpresekin lan egiteko eta harremanetan jartzeko, eta enpresen jarduerak laguntzeko eta haien zerbitzura jartzeko ildo nagusiak finkatzea.

Enpresa munduko I+G+B unitateentzako laguntza

  • Produktuen eta prozesuen berrikuntzaren arloko aholkularitza, eta baita proiektuen bideragarritasunaren arlokoa ere (proiektuaren sorrera, garapen eta esplotazio prozesuan).
  • Aldagaiei buruzko ideia eta analisien ekarpen bat egitea I+G+Bren adierazleak interpretatzeko orduan.
  • Transferentzia teknologikoko adierazle berriak ateratzea.