Eduki publikatzailea

EGOkITU UDAKO CAMPUSA

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/11

EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) Udako Campusa UPV/EHU eta Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako jarduera da.

Ikasle gazteei zuzendutako UPV/EHUko Udako Campusari esker Unibertsitate eta lanbide-mundura modu ludikoan hurbildu ahal izango zara.

Lehen eskutik frogatu eta egiaztatu ahal izango duzu arkitektura, informatika eta ingeniaritza munduan nola moldatzen zaren.

  1. Arkitekturako GET: bi aste, 160 euro. 
  2. Informatika Fakultatea: aste bat, 100 euro. 
  3. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola: aste bat, 100 euro. 
  4. Informatika Fakultatea eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola: 2 aste, 160 euro. 

Zure Udako Campusa euskaraz ala gaztelaniaz egin dezakezu. Eta Arkitekturaren kasuan, ingelesez egiteko aukera ere badago. 

  • Nori zuzendua: 14-17 urte bitarteko gazteei
  • Lekua: UPV/EHUko Gipuzkoako Campusa (Ibaeta)
  • Datak: uztailak 2-13
  • Iraupena: 1 ala 2 aste
  • Ordutegia: 9:30-14:30 (Bazkaria barne)
  • Prezioa: 100 € (aste bat) ala 160 € (bi aste)
  • Izen-emateko epea: 2018ko maiatzaren 21etik ekaina 11 arte