orientaTU 2025
8. edizio honetan, 2021ean hasitako ikuspegiarekin jarraituz, EHUko graduko hainbat ikasketetan sakontzen jarraitu dugu.
Urriaren 30ean, osteguna, ospatu da Bizkaiko Campusean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan hain zuzen ere. Jardunaldia goizez eta arratsaldez egin da, eta aurkezpenak egin ziren honako arlo hauei buruz:
- Hizkuntzak eta Adimen Artifiziala
- Logopedia
- Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa
- Lanbide Heziketa-Unibertsitatea ibilbidea (2+3)
Gainera, Osasun Mentalari buruzko hitzaldi bat egin zen, eta,
azkenik, edizio guztietan bezala, 2025-2026 ikasturterako
aurreikusitako orientazio-programa eta -jarduera nagusiak aurkeztu ziren.
Hitzaldiak irakasleek eta unibertsitateko orientatzaileek egin
zituzten, bai eta kanpoko langileek eta ikasle graduatuek ere.
Urteko jarduera horrek harrera ona izan du; izan
ere, EAEko Bigarren Hezkuntzako 105 ikastetxetako 133
orientazio-arduradunek parte hartu dute. Gainera,
topaketara joaterik izan ez zutenek
streaming
bidez jarraitu ahal izan zuten jardunaldia.
Eskerrik asko guztioi!
2025eko edizioan sortutako orientazio-materiala
- (Beste leiho bat zabalduko du)Hizkuntzak, AA eta interpretatzeko eta itzultzeko beste modu batzuk (pdf, 5,99 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Logopedia: ahots propioa duen bokazioa (pdf, 5,20 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa: oinarrizko zientziatik etorkizuneko teknologiara (pdf, 6,41 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Orientazio-programak eta -jarduerak 2025-2026 (pdf, 4,86 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Lanbide Heziketatik EHUra (2+3 ibilbidea) (pdf, 6,03 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikasketetatik haratago: zaindu dezagun ikasleen osasun mentala (pdf, 3,63 Mb)