orientaTU 2025

orientaTU 2025

OrientaTU 2025 jardunaldiaren irudia

8. edizio honetan, 2021ean hasitako ikuspegiarekin jarraituz, EHUko graduko hainbat ikasketetan sakontzen jarraitu dugu.

Urriaren 30ean, osteguna, ospatu da Bizkaiko Campusean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan hain zuzen ere. Jardunaldia goizez eta arratsaldez egin da, eta aurkezpenak egin ziren honako arlo hauei buruz:

  • Hizkuntzak eta Adimen Artifiziala
  • Logopedia
  • Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa
  • Lanbide Heziketa-Unibertsitatea ibilbidea (2+3)

Gainera, Osasun Mentalari buruzko hitzaldi bat egin zen, eta, azkenik, edizio guztietan bezala, 2025-2026 ikasturterako aurreikusitako orientazio-programa eta -jarduera nagusiak aurkeztu ziren.

Hitzaldiak irakasleek eta unibertsitateko orientatzaileek egin zituzten, bai eta kanpoko langileek eta ikasle graduatuek ere.

Urteko jarduera horrek harrera ona izan du; izan ere, EAEko Bigarren Hezkuntzako 105 ikastetxetako 133 orientazio-arduradunek parte hartu dute. Gainera, topaketara joaterik izan ez zutenek  streaming  bidez jarraitu ahal izan zuten jardunaldia.

Eskerrik asko guztioi!

2025eko edizioan sortutako orientazio-materiala