Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Belgikara joateko 5 beka

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/10

Belgika ikusten den argazki bat

Diepenbeek-en (Belgikan) “Smart Cities” ikastaroa egiteko aukera eskaini nahi dizuegu. Ikastaroa Martxoaren 23tik 27ra izango da eta Europako unibertsitateetako beste ikasle eta irakasleekin proiektu bat aurrera ateratzeko aukera izango duzue.

Nahiz eta panfletoan ez jarri, Informatikako ikasleek ere eska dezakete.

Eskolak ikastarorako matrikula ordainduko die 5 ikasleei.

Ikasleek garraioa (hegazkina + trena) eta afariak ordaindu beharko dituzte. Lojamendua, bazkariak eta gosariak ordainduta daude matrikularekin batera.

Mesedez, interesatuta bazaudete idatz ezazue e-mail bat (esc-ingenieria.internacional@ehu.eus) urtarrilaren 24a baino lehen izen abizenak eta NAN zenbakia bidaliz.

Aukeratuak izan ostean web orrialdean egin beharko duzue izen ematea.

 

Oharra: Esleipenak egitean lehentasuna emango zaie lehenengo mailako irakasgai guztiak gaindituta dutenei eta beste mugikortasun programetan parte hartu ez dutenei.

Anima zaitezte!