Breadcrumb

Ekitaldiak

Graduazio ekitaldia

2025/2026 ikasturteko Graduazio Ekitaldirako

Ikasketak 2025/2026 ikasturtean amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia izango da azaroaren 5ean, ostegunean, 17:30etan, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoan.

Ezinbestekoa da bertaratuko diren ikasleek posta elektronikoz baieztatzea etortzekoa dela: secretaria-direccion.eivg@ehu.eus  urriaren 30a baino lehen.

Halaber, gogoratzen dizuegu garrantzitsua dela graduatuok 16:15ean bertaratzea ekitaldi aretora, titulazioaren arabera besaulkietan banatu, bandak jarri eta entsegua egin ahal izateko.

17:00ak aldera argazki ofizialak egingo dira; 17:15ean, gonbidatuak sartu ahal izango dira ekitaldi aretora; eta 17:30etan hasiko da ekitaldia, ordubete inguruko iraupena izango duena. Ekitaldia amaitzean lunch bat zerbitzatuko da.

Ekitaldi honetara Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola hau egunez egun funtzionatzen eta hobetzen jarraitzea ahalbidetzen duten erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Elkargo Ofizialak) gonbidatzen ditugu.

Era berean, titulazio bakoitzeko espediente onenari sariak emango dira, ULMA enpresak emakumeen espediente onenari emandako saria eta Mercedes-Benz España enpresak Eskolaren aitorpena jasoko du eskainitako lankidetza dela eta.