Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Alemanian alemana ikasteko udako ikastaro bat egitea interesatzen zaizu?

Alemaniako Truke Akademikorako Zerbitzuak (DAAD) unibertsitateko ikasleentzako bekak eskaintzen ditu, Alemanian lau asteko ikastaro presentzialak egiteko. Ikastaroetan alemana landu eta Alemaniako kultura hobeto ezagutzeko aukera izango duzu.

Bekak ikastaroaren kostua eta ostatua estaltzen ditu. Horrez gain, 475 euroko laguntza, bidaiarako dirulaguntza eta osasun-, istripu- eta erantzukizun zibileko aseguruak eskaintzen ditu.

Eskaera egiteko, zure aleman maila egiaztatu behar duzu. Horretarako, onSET proba egiteko aukera izango duzu Gasteizko Letren Fakultatean:

Noiz? 2026ko urriaren 26an, astelehena, 13:00etan
Non? EHUko Letren Fakultateko 1.43 gelan, Gasteizen

Proba egin nahi baduzu edo galderarik baduzu, idatzi Amador García Tercero irakasleari: amador.garcia@ehu.eus.

Bekaren eskaera aurkezteko azken eguna urriaren 30a da.

Informazio gehiago eta deialdiaren baldintzak DAADen webgunean .