Kerik Gabeko Guenak Arabako Campusean
Lehenengo argitaratze data: 2025/10/22
Urriaren 22an, Arabako Campusak bat egin du Kerik Gabeko Guneen Sarearekin, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egindako ekitaldi batean. Bertan parte hartu dute Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak, Ixone Fernández de Labastida Arabako Campuseko Errektoreordeak, Ana Rosa López de Uralde Vitoria-Gasteizko Udaleko Osasun Publikoko Zinegotziak eta Gorka Orive Minbiziaren aurkako Elkartearen Arabako Probintzia Kontseiluko Lehendakariordeak.
Kanpainaren murala Lander Pérez Picazok egin du, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren laguntzarekin.