Cabecera carrusel

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Eduki publikatzailea

null

Euclides International Week Courses

Aukera ezin hobea: Aste beteko Mugikortasun programak dohan

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/17

Ikasleen arteko elkarlana

Gasteizko Ingeniaritza Eskola (VGIE) Europako Ingeniaritza Eskolen Euclides sarearen barruan dago.
Sare horrek urte batzuk daramatza Nazioarteko Astea antolatzen, unibertsitate desberdinetako ikasleak elkartu eta astebetez elkarrekin proiektu bat egiten zuten. Gure ikasleak VGIEren beka batekin joaten ziren. Iaz aste hori pandemia hasi zenean zegoen programatuta eta bertan behera utzi behar izan zuten.
Aurten, martxoaren bigarren astean egingo da, on-line.
Aste horretan bertan 4 ikastaro antolatu dira, eta horietan izena eman dezakezue. Astearen amaieran, baldintzak betetzen badira, ECTSak lor daitezke, eta proiektuak egingo dira beste unibertsitate batzuetako ikasleekin.

Hauek dira aurtengo lau ikastaroak, bakoitza unibertsitate desberdinek antolatuak. Kontuz! Izena emateko datak desberdinak dira.

  • Industry 4.0: Technologies and Management
  • Sustainable Cities and Communities
  • Gene Technology molekularra
  • Sustainability in road and built construction

Aurten, COVID19k mugikortasuna mugatu du, eta uste dut ikastaro hauek beste herrialde eta kultura batzuetako jendearekin ideiak partekatzeko aukera ona direla.