Breadcrumb

Eduki publikatzailea

EUSKARALDIA

Euskaraldia dator eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan ere egun berezi hauek ospatu nahi ditugu. Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da eta horretarako 3 ekimen ditugu Eskolan:

  1. Bisita gidatua gure Eskolako Laborategietatik: Jariakinak, Kalibrazioa, Gurpildun Aulkia eta Mekanika. Maiatzaren 20an, asteartean, 11.00tan atezaintza ondoan geldituko gara eta bisita guztiek ordu bat eta erdi iraungo dute.
  2. Bazkaria: Maiatzaren 22an, ostegunean, Ingeniaritza Eskolako kafetegian, 14.00 tan. Bazkaria ostean argazki bat aterako dugu altzairuzko letrekin (aintzinean Eskolako atean zeudenak)  EUSKARALDIA hitza osatuz.
  3. Gogoratu Euskaraldiko ekimenean parte hartzeko Izena Ematea. Txapak prest daudenean abisatuko dugu jaso dezazuen, baina lehenengo azkar eman izena.
*Datuak esteka honetan klik egitean irekiko zaizun web-orriaren beheko aldean zuzenean sartu.
Zure datuak EHUn eta zure herrian jasoko dituzte, eta txapak EHUn zein zure herrian jaso ahal izango dituzu. 
EZ egin klik web-orriaren goiko aldean agertuko zaizun izen-emate orokorreko estekan.

 

ANIMATU ETA APUNTATUTA AHAL DITUZUEN ETA, EKIMEN GEHIENETARA!!

Laborategien bisitarako eta/edo bazkarirako izen emateak Eskolako atezaintzan edo estibaliz.apinaniz@ehu.eus bidez egin daitezke.

Laster elkartuko garelakoan,

Eskolako Euskara Batzordea