Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2024-2025ko Gasteizko Ingeniaritza Eskolako graduazio-ekitaldia

Graduazio Ekitaldia 2024-25

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren 2024-2025 ikasturteko graduazio ekitaldia urriaren 22an izan zen, ikastegiko Ekitaldi Aretoan. Ekitaldian orla jaso zuten 108 ikasle bildu ziren, familiak, irakasleek eta arlo akademikoko eta instituzionaleko agintariek lagunduta.

Ekitaldia Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektore Joxerramon Bengoetxeak zuzendu zuen, eta honako hauek parte hartu zuten: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburua; Saray Zarate, Ekonomia Garapena eta Berrikuntzaren saileko foru diputatua; Sonia Díaz de Corcuera, Vitoria-Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia; eta Francisco Javier Forcada, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko koordinazioko dekanordea.

Ekitaldian zehar, tituludun berriei diploma emateaz gain, titulazio bakoitzeko espediente akademiko onenen sariak banatu zituzten. Erakundeen ordezkariek besteak beste honako alderdi hauek azpimarratu ziren: ikasleen esfortzua; eskolaren irakaskuntza kalitatea; eta unibertsitatearen, enpresaren eta administrazioen arteko lankidetza, ekoizpen ehun jasangarri eta berritzailea garatzeko.

Ekitaldiari amaiera emateko, EHUTERPE unibertsitate abesbatzaren emanaldiaz gain, topaketa informala egin zen Eskolako sarreran, ikasleek, senideek eta gonbidatuek batera ospatu ahal izateko etapa akademikoaren amaiera eta ibilbide profesional berri baten hasiera.