Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Konferentzia Nazioartekoa

III. Ikerketa Jardunaldia

Irudia

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako III. Ikerketa Jardunaldia

 

Simulazio aerodinamikoetarako software librea, haur medikuntza arloko ikerketa, energia eolikoetarako diseinu berriak, kartografiaren aplikazioak ingurumenean, eraikin historikoen arkitektura, bioteknologia eta garapen iraunkorra, mekatronika eta energia berriztagarriak… Horiek dira, besteak beste, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako III. Ikerketa Jardunaldian jorratuko diren gaiak.

12 hitzaldi emango dira, eta horietako bakoitzak 5 minutu iraungo du. Horrela, mundu guztiarengana hurbildu nahi da zientzia, eta formatu dinamiko eta arin batean erakutsi nahi dira gaur egun martxan dauden ikerketa batzuk.

Ekitaldia asteazken honetan izango da (hilak 21), Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, 12:00etan.