Cabecera carrusel

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

'Ikertzaileen Europako Gaua' iritsi da

Lehenengo argitaratze data: 2020/11/27

Ikertzaileen Gauaren kartela

Berrogeita hamar jarduera baino gehiago programatu ditugu gizarte osoarentzat, modu birtualean gozatu ahalko direnak

Ikertzaileen Europako Gauak UPV/EHUko ikertzaileak ezagutzeko eta haiekin batera zientziaz gozatzeko aukera eskaintzen du.

Aparteko ekitaldi honetan UPV/EHUk parte hartzen duen lehengo edizioa da, eta on-line ekoiztutako ekintzez betetako programazioa antolatu du horretarako. Jolastu, txokozientifikoak bisitatu, ikertzaileen esperimentuak ikusi, bakarrizketaz gozatu eta izarrei begira gaua igaro ahal izango duzu. Hori guztia, eta askoz gehiago, azaroaren 26an eta 27an webgune honetan bertan: www.ikertzaileengaua-ehu.org

Ezin duzu hau galdu!