Badator Korrika!!
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/23
Ingeniaritza Eskola, Letren Fakultatearekin eta Azti entitatearekin batera Km bat erosi du (2617km-a, 20:46 Olabide Ikastola parean). Eskolatik lekukoa nork eramango duen aukeratzeko zozketa bat egingo dugu (esteka honetan topatuko duzue zozketan parte hartzeko formularioa)
Pentsatu dugu 19:30etan elkartu gaitezkeela Eskolan eta poliki-poliki Lekukoa hartu behar den tokira joan. Badakigu oso egun berezia dela eta bakoitzak lagun, familia edo kuadrilakoekin geratzen dela modu desberdinetan Korrika ospatzera, baina dena egiteko denbora badago! Korrika egin dezakegu Gasteizko sarrerako Km honetan eta gero nahi dugun moduan ospatu. Anima zaitezte! Eta ezin baduzue Korrika egin bizikleta hartu eta gurekin etorri!
- Noiz: Martxoak 27. Ostirala
- Lekuko-hartzea: 2617
- Tokia: A-3102 KM4 (Korrikaren app-an duzue ikusgai zehatz-mehatz nondik nora doan)
- Ordua: 20:46 (Ordua gutxi gorabeherakoa da; gogoratu gutxienez 15 minutu lehenago egon beharko duzuela bertan)
