Automozio Ingeniaritzako ikasleek MUBIL EXPO 2026 azokan parte hartu dute
Lehenengo argitaratze data: 2026/03/27
Joan den martxoaren 26an, osteguna, Automozio Ingeniaritzako Graduko 3. mailako ikasleek prestakuntza dualeko jardunaldi berri batean parte hartu zuten, MUBIL EXPO 2026 azokan izan baitziren. Azoka hau mugikortasun jasangarriaren arloko erreferentziazko ekitaldietako bat da.
Bosgarren edizioan, azoka honek Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriarako topagune nagusi gisa sendotu du bere lekua, ikuspegi industriala zein digitala uztartuz.
Bisita hau Automozio arloko gure ikasleen Prestakuntza Dualaren barruan egin da, eta ikasleei aukera eman die sektoreko azken berrikuntza teknologikoak, mugikortasun irtenbide aurreratuak eta proiektu aitzindariak bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, enpresa eta profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izan dute, euren prestakuntza akademikoa benetako ingurune batean aberastuz.
Ikasleak Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako hainbat irakaslek lagunduta joan ziren, eta horrek bisitaren jarraipen akademikoa eta aprobetxamendua bermatu zuen.
Jarduera honek graduko konpromisoa indartzen du, irakaskuntza praktiko eta industriaren egungo beharretara egokitua eskaintzeko, etorkizuneko mugikortasunaren erronka eta aukeretara ikasleak hurbilduz.