Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Glass Drawing 2021.Luzern

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/24

Eskolan egindako bigarren instalazio artistikoak, STEAM proiektuaren barruan, Glass Drawing 2021.Luzern. du izena.

Bigarren instalazio artistiko hori bigarren solairuan dago, Eskolako iparraldeko sarbideko leihatean (bizikleta-gela). Ondorengo esteketan lan artistiko honi buruzko informazio gehiago dago.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak (VGIE)  proiektu honetan laguntzen du hainbat espazio lagaz (informatika-gela, leihatea, panel urdinak, eskailera) STEAM testuinguruan zenbait arte-obra egiteko eta instalatzeko. Hona hemen helburuak:

  • STEM sustatzea STEAMen A aplikazioaren bidez VGIE ren espazioetan
  • Ikusizko pertzepzioak sortzea eta horiekin esperimentatzea
  • Hizkuntza eta kultura bisuala sortzea
  • Ikasleek, AZLek eta irakasle eta ikertzaileek lankidetza-lanetan parte har dezaten sustatzea

Hurrengo obrak 2021-22 ikasturtean egingo dira. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat xabier.basogain@ehu.eus helbidera.