Breadcrumb

Ekitaldiak

Jardunaldia

“Qiskit Global Summer School” : AA kuantiko berri batera hurbiltzeko aukera berri bat.

1925ean, Werner Heisenberg fisikari alemaniarrak mekanika kuantikorako lehendabiziko esparru matematiko formala argitaratu zuen, partikula subatomikoen portaera deskribatzen duen teoria fisikoa. Esparru horrek azkar ireki zuen bidea teknologia iraultzaileak gara zitezen, hala nola, transistoreak, laserrak, mikroskopio elektronikoak, erresonantzia magnetiko bidezko irudiak eta, jakina, konputazio kuantikoa. Orain, 100 urte geroago, teoria kuantikoak gure mundu modernoaren eraketan izan duen eragina ospatzen ari dira Nazio Batuak, 2025. urtea Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu baitute, eta guk bat egiten dugu urteurrenarekin.

Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtearen omenez, IBMk berriro ospatuko du 2025eko udako eskolaren programa (the Qiskit Global Summer School). Bi astetako programa da, hitzaldiak zein "online" laborategiak eskaintzen dituena; non eta gonbita eginen baitzaie parte hartzaileei teknologia kuantikoen bilakaera azter dezaten, oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta aurrerapen berrienetaraino; era berean, konputazio kuantiko hutsegite toleratzailearen etorkizunaren ikuspegi gero eta hurbilagoa eskainiz.

Global Qiskit 2025 Udako Eskolaren programak lineako hamalau hitzaldi izango ditu, IBM Quantumeko adituek eta laborategi interaktiboek eskainita, funtsezko kontzeptu kuantikoen esplorazio praktikoari tokia eginez.

Aurten, IBMren eta BasQren (Basque Quantum) eskutik, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako QuantumLab-eko lantaldearekin batera, heldu den uztailaren 9an, programaren esparruaren baitan, aurrez aurreko saio bat egingo da, non parte hartzaileek aukera izango duten aurrez aurreko galderak eta erantzunak partekatzeko ikastaroko irakasleekin (BasQ Advocates). Saio honetan, hain zuzen ere, Aitor Moreno Fdz. de Leceta doktoreak, LKS Next enpresako Teknologia eta Sistema Kuantikoen arduradunak, aurrez aurreko saio hau gidatuko du Gasteizko Ingeniaritza Eskolara hurbildu nahi duten guztientzat, laborategiei eta egungo AAren konputazio kuantikoaren abantailei buruzko solasaldian.

Aukera handia da ordenagailu kuantiko errealetan zuzenean lan egin eta aurrez aurre AA eredu kuantikoak sortzeko.

Zuen zain gaituzue!

  • Eguna: uztailaren 9
  • Ordua: 14:00 - 18:00
  • Lekua: 1.6 ikasgela (lehenengo solairuan)