Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren aitorpena

Gasteizko Ingeniaritza Eskolak errekonozimendu publikoa jaso du joan den ikasturtean Erakundeen Akreditazioa Berritzea lortzeagatik.

Azaroaren 12an banatu zen, EHU-UNIBASQ-EUSKALIT «EHU 2032: Inpaktu handiagorako hobekuntza» jardunaldiaren barruan. Ekitaldian Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak, Federico Recart UNIBASQeko zuzendariak eta Fernando Sierra Euskaliteko zuzendariak parte hartu zuten.

Saria Zuriñe Gómez de Balugera Eskolako zuzendariari eman zitzaion, ikastetxeak etengabeko hobekuntzarekin eta irakaskuntzaren kalitatearekin duen konpromisoa eta lana aitortzeko.

Jose Miguel Gil-Garcíak errekonozimendua jaso zuen beste zentro batzuetako egiaztapen-prozesuetan parte hartzeagatik, eta bere esperientziarekin eta ezagutzarekin lagundu zuen kalitatea eta etengabeko hobekuntza sustatzen unibertsitate osoan.