Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak Rubí Automotive enpresa laguntzen du bere 70. urteurrenean
Lehenengo argitaratze data: 2026/10/26
Rubí Automotive, automobilentzako osagaien fabrikazioan aitzindaria eta Vitoria-Gasteizko historia industrialeko erreferentea den enpresak, bere 70 urteko ibilbidea ospatu du urriaren 21ean egindako ekitaldi instituzional batekin.
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren (EHU) ordezkari gisa, Daniel Teso, transferentzia eta berrikuntzako zuzendariordea, eta Juan María Hidalgo, enpresarekiko harremanetako zuzendariordea, izan ziren.
Eskolaren eta Rubí Automotiveren arteko lankidetza unibertsitatearen eta industriaren arteko konexioaren adibide bat da, batez ere Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduaren bidez (duala).
Lankidetza horren beste adibide bat, Rubí Automotivek Formula Student proiektuari emandako babesa da. Proiektu horren ibilgailua, Eskola hainbat gradutako ikaslek garatua, ospakizunean egon zen. Gure etorkizuneko ingeniarien talentua, berrikuntza eta prestakuntza praktikoa islatzen dituen ekimena.
Zorionak Rubí Automotive, 70 urteko ibilbideagatik eta talentu gaztearen aldeko apustua egiten jarraitzeagatik!
Irudiaren iturria: Diario de Noticias de Álava.