Langis Roy irakaslearen bisita Eskolara
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/15

Joan den astean, José Manuel González Pérez Eskolako irakaslearen eskutik, Langis Roy irakaslearen bisita jaso genuen, Kanadako Ontario Tech Unibertsitateko Faculy of Engineering & Applied Science-ekoa. Roy irakasleak bere ikaskideak eta bere ikerketa-arlo batzuk aurkeztu zituen, hala nola, FPMS bidezko wireless sentsoreen teknologien garapena edo automobilgintzako lidar sentsoreen karakterizazioa. Gasteizko teknologia elektronikoa saileko irakasleek, bestalde, beren kezkak eta lan-ildoak azaldu zituzten, beti ere, sinergiak bilatzeko eta lankidetzan aritzeko.
Langis Roy doktorearen bisitak zerikusia izan zuen "SMALL-SIGNAL CHARACTERIZATION AND 3D MODELING OF MAGNETIC TOROIDAL CORES FOR EMC APPLICATIONS" tesiaren irakurketarekin. Rafael Enrique Suárez Lópezek defendatu zuen tesia, eta haren tutoreak José Manuel González Pérez doktorea eta María Tijero Serna doktorea izan ziren.
Tesiaren epaimahaiko burua Langis Roy doktorea izan zen, idazkari Alain Sánchez Ruiz doktorea eta bokal Irma Villar Iturbe doktorea.
Eskerrak eman behar dizkiogu Roberto Morenori, bere Ikerlaneko sailean tesia garatu baitu.