Breadcrumb

Eduki publikatzailea

AVS enpresaren bisita EUITIra

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/12

Miguel Ángel Carrera, AVS enpresako CEOa, VGIEko ikasleekin egindako aurkezpenean

Miñaoko AVS enpresa liderra da Big Science sektorerako sistema konplexu eta kritikoen diseinuan eta garapenean.

AVS enpresako CEOak, Miguel Ángel Carrera, AVSko 7 lan-arloak aurkeztu zizkien ingeniaritza mekanikoko, ingeniaritza elektroniko industrialeko eta automatikoko, ingeniaritza kimiko industrialeko eta kudeaketaren ingeniaritza informatikoko eta industria-sektoreko informazio-sistemetako 4. mailako ikasleei.
Miñaoko AVS enpresa liderra da Big Science sektorerako sistema konplexu eta kritikoen diseinuan eta garapenean. 7 eremuak hauek dira: Astrophysics, Accelerators, Fusion, Synchrotron, Neutron, Laser eta Space.
Eskolako ikasleek 23-24 ikasturtean hainbat TFG egiten parte hartuko dute Accelerators eta Space arloetan.