Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Alemaniara joateko 6 beka: HSRW Engineering Summer School

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/21

Irudia

Alemanian 14 egun eman nahi dituzu munduko beste unibertsitate batzuetako ikasleekin? Alemaniako ministerioak 6 beka ematen dizkie gure ikasleei udako ikastaro batera joateko, abuztuaren 1etik 14ra: HSRW Engineering Summer School (ikus ingelesezko informazioa). Ikastaroa, kultura-jarduerak, ostatua, dietak eta bidaia. Aukera paregabea da. Eskolako titulazio guztietako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Hautaketa egiteko, honako hauek hartuko dira kontuan: graduko ikasketa-espedientearen batez besteko nota, ingeleseko maila (ez da titulurik behar programan parte hartu ahal izateko, baina tituluaren bidez frogatuko da ingeleseko maila), ingeleseko irakasgairik egin den, Buddy programan parte hartu den, mugikortasunen batean lehenago parte hartu den, eta emandako mugikortasunen bati uko egin zaion.