Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Amadeo Álvarez, Michelín

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/19

charla en el salón de actos

Amadeo Álvarezek, Gasteizko Michelin enpresako zuzendari ohiak, hitzaldi bat eman zuen, zeinetan automobilgintza sektorearen egoeraren ikuspegi panoramiko bat eskaini baitzigun, enpresaren historiaren hasieratik etorkizunean planteatuko diren erronketaraino –etorkizun hori oso presente dago egun 4.0 industriarekin jardun eremu gisa– errepaso bat eginez.

Hitzaldiak hainbat ardatz izan zituen. Hitzaldiaren hasieran gogoeta labur bat egin zuen mugikortasunak herrien ongizatean eta hazkundean duen eraginaz, eta garapen hori ingurumenean eta gizartean modu iraunkorrean gauzatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen.

Sarrera horren ondotik, Amadeo automobilgintzaren azken bi mendeez mintzatu zen, lehen ibilgailuen prototipoak nolakoak ziren gogoratuz. Garai haietako hainbat “bitxi” ekarri zituen gogora, hala Cugnoten lurrunezko ibilgailua 1771n nola XIX. mende amaierako ibilgailu elektrikoak, paradoxikoki berrehun urte beranduago puri-purian daudenak.

Historiari atzera begirako labur bat egin ondoren, automobilgintzaren sektoreak munduan, Espainian eta batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria sarean duen garrantzia aztertzeari ekin zion. Sektoreko 300 enpresak egunero egindako lana azpimarratzen du emandako datu zaparradak, EAEren BGPren 20tik gora bildu eta 38.000 behargini ematen diote lan, zuzenean zein zeharka, enpresa horiek.

Eta beti etorkizuna ikusmiran izanik. Aukeraz jositako ingurune aldakor horretatik 4.0 industria sortzen ari da, eta Amadeo Álvarezek espero du horrek sektorea biziki irauliko duela. Espero da sektore horrek belaunaldi berrietako ingeniariak bere baitan babestuko dituela eta beren karrerak ilusioz betetako ingurune aldakor batean zuzentzeko aukera izango dutela, betiere zati berdinetan banatuta.

Plazer handia izan da hari entzun eta guri haren ibilbide luzearen partaide izateko aukera eman izana.